Mattin Jauregi ikaztegietarrak beste lasterketa bat irabazi du

Ataria 2014ko otsailaren 20a

Txakur kros lasterketa jokatu zen iragan igandean Burgosen, eta Mattin Jauregi ikaztegietarrak garaipen berri bat eskuratu zuen.

Osasun aldetik kili-kolo joan zen probara, baina hala eta guztiz ere, aurkari guztiak garaitu zituen Jauregik. 6,7 kilometroko ibilbidea burutzeko 27 minutu eta 24 segundo behar izan zituen ikaztegietarrak. Bigarren sailkatua Aitor Agirre izan zen, 53 segundora.

Denboraldi osoan zehar bezala, Haika txakur emearekin irten zen Jauregi Burgosen, eta garaipen bikaina lortu zuten biek. Lau lasterketa korritu ditu ikaztegietarrak, eta horietatik hiru irabazi ditu. Donostian, Egian, bigarren postua eskuratu zuen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!