Atez atekoa duten herrietan bilketa modu desberdina Eguberriak direla eta

Tolosaldeko Ataria 2013ko abe. 23a, 16:13
Villabonan atez ateko kuboak banatzen
Amasa-Villabona, Zizurkil, Anoeta, Alegia eta Irurako herritarrek ezingo dituzte hondakin organikoak hilaren 24an eta 31n atera eta beste aukera batzuk izango dituzte.
  • Amasa-Villabonan sistema indartu dute eta horretarako ontzi arinen eta materia organikoaren edukiontziak jarriko dituzte ikastolan, Berdura plazan, Arroako biribilgunean eta Larrea 15 eta 16 zenbakietan. Gune horietara abenduaren 24tik 28ra, eta urtarrilaren 1etik 4ra joan beharko da  11:00etatik 17:00etara.
  • Zizurkilen hilaren 24 eta 31n ekarpen guneak erabili ahal izango dira.
  • Anoetan hilaren 25ean eta urtarrilaren 1ean ekarpen guneak erabili ahal izango dira, 11:00etatik 13:00etara, aurrez udaletxean giltza eskatuta.
  • Alegian hilaren 24, 25, eta 31n eta urtarrilaren 1ean edukiontzi organikoak erabili ahal izango dira eskolako eta Bazurkoko ekarpen guneen kanpoan, Kaleberako parkean, udaletxeko plazan eta Larraitz 42an.
  • Iruran hilaren 24, 25, 31 eta urtarrilaren 1ean 10:00etatik 13:00etara ekarpen guneak erabili ahal izango dira.

 

Ikaztegietan, urtarrilaren 8an

Ikaztegietan ere segituan hasiko dira atez ateko bilketarekin. Urtarrilaren 8an hasiko dira sistema berriarekin, eta Tolosaldeko Mankomunitaeak azaldu duenez, azpiegituren lanak bukatu dituzte eta baita kuboak banatu ere. Era berean, herritarrek "jarrera oso ona" izan dutela nabarmendu dute. Urtarrilaren 8an papera eta kartoia ateratzen emango diotela hasiera ikaztegietarrek atez atekoari.

Zalantzak dituzte herritarrei udaletxean dagoen informazio bulegora jotzeko eskatu diete; astearteetan 09:00etatik 11:00etara, eta asteazkenetan 18:00etatik 20:00etara dago zabalik. Posible da ere ikaztegieta@tolosaldea.org helbidera idaztea edo 661 55 97 57 telefono zenbakira deitzea.

Bestaldea, Tolosaldea Txukun plataformako kideek informazioa banatu diete ikaztegietarrei etxez etxe. Plataformako kideek esan dute udalak zaborren gaikako sistema aldatzea erabaki duela herritarrei kontsulta egin gabe. Eta baita atez ateko bilketa edukiontziez egindakoa baino garestiago dela eta herritarrengan zein ondorio zuzen izango duen adierazi ere. Atez atekoarekin desadostasuna azaltzeko zabor poltsak leiho eta balkoietan jartzeko gonbita egin die.

 

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!