Olentzero eta Mari Domingi Ikaztegietara begira jarri dira. Euren eguna gertu dago eta dena prest eduki nahi dute. Haurrentzako opariak biltzen hasi dira Olentzero eta Mari Domingi, baina kopurua jakin nahi dute, inor oparirik gabe gelditu ez dadin. Horretarako, herritarrei laguntza eskatu diete Ikaztegietako Kultura batzordearen bidez. Oparia jaso nahi dutenek udaletxean eman behar dute izena abenduaren 5a baino lehen. Egun hori izango da azken eguna, "epez kanpo ez baita inor onartuko". Haurren izen abizenak eta adina zehaztu ondoren, herritarrek 6 euro ordaindu beharko dute, eta kanpotarrek 12 euro.