Imanol Larrañaga gizonezkoetan eta Elena Silvestre emakumezkoetan garaile Ikaztegietako Herri Krossean

Ataria 2013ko azaroaren 16a

Ikaztegietako Herri Krossa ospatu da gaurkoan. Guztira 115 parte-hartzaile maila ezberdinak kontuan harturik. Arratsaldeko 16:30ean hasi eta parte-hartzaileek 10 km.-ko ibilbidea burutu behar izan dute.

Gizonezkoetan Imanol Larrañaga (0:32:59) garaitu da eta jarrain Ibai Albak (0:33:01) bigarren postua eta Iñigo Sardonek (0:33:17) hirugarrena eskuratu dituzte.

Emakumezkoetan berriz, garaipena Elena Silvestrek eskuratu du, 0:39:50 markarekin. Segidan, helmugan Nieves Zarza (0:40:36) eta Amagoia Fernandez de Lezea (0:43:09) sartu dira.

Ikaztegietako markarik onena gizonezkoetan Joxe Mari Garmendiak jari du (0:38:00) eta Ikaztegietako emakumezkorik azkarrena Ina Agirre Otamendi izan da (0:55:31).

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!