Pistako txirrindulari probak jokatu dira Apeldoorm-en asteburuan, Europako txapelketaren barrukoak. Leire Olaberriak brontzezko domina bat irabazi zuen puntuaketa probetan. Omnium-ean, aldiz, 40 puntu eskuratu ondoren seigarren amaitu zuen Ikaztegietako txirrindulariak.