Ikaztegietako Euskal Azokako txekor jatea

Ataria 2013ko irailaren 25a

Ikaztegietan Euskal Azoka egingo dute urriaren 5ean. Herritarrei  azokara baserritarrez jantzita joatea eskatu diete udaletik, eta horrez gain, beste hainbat ohar zabaldu dituzte txekor jatearen inguruan. Lehenik eta behin, txartelak erosteko epea irailaren 27an, ostiralean, bukatzen dela esan dute, Toki Alai eta Ostatuan. Txekorra prestatzeko boluntarioak behar direla ere argitu dute, eta horretarako herritarrei deialdia egin diete. Laguntzeko prest dagoenak 943 65 33 29 telefono zenbakira deitu behar du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!