Ikaztegietako Udalak kirol ikastaroak antolatu nahi ditu, baina horretarako herritarren interesa zein den jakin nahi du. Hori dela eta, zein kirol egin nahiko luketen zehaztu beharko dute interesatuek eta hilaren 9a, astelehena, izango da azken eguna. Goizez edo arratsaldez nahi den ere zehaztu beharko da.