Auto konposta egiten 30 etxebizitzetan hasi dira Ikaztegietan. Materia organikoa birziklatu nahi duenak izena ematea besterik ez du, eta horretarako, 943 65 33 29 zenbakira deitu behar da. Zerrenda osatzean ikastaro bat antolatuko dute. Izena emateko azken eguna gaurkoa izango dela azaldu dute udaletik.