Pasa den larunbatean Zizurren jokatutako lau t’erdiko txapelketa irabazi zuen Beñat Urretabizkaia pilotari ikaztegietarrak.
Ezkurdia nafarraren aurka jokatu zuen Urretabizkaiak. Partida gogorra izan zen, izan ere, 12 eta 8 galtzen joan zen. Ikaztegietakoak, ordea, ez zuen etsi. Tantoa lortu, pilota aldatu, eta dinamika guztiz aldatu zen. Zuzenean, 18ra iritsi zen, eta aurkaria 12 puntutan utzi zuen. 18 eta 12ko emaitzarekin amaitu zen finala.
Datorren asteazkenean, berriz, hilaren 27an, Goñi Memorialeko Lau t’erdiko finala jokatuko du Zumarragan.
Intxurreko pilotariak, finalera
Intxurre pilota elkarteko hirugarren mailako pilotariek, finala jokatuko dute gaur Eibarren. Egoitz Gorostidi abaltzisketarrak eta Asier Alonso ikaztegietarrak osatutako bikotea, Arrasateko Arabaolaza-Arregi bikotearen aurka arituko da.