Igarondo Igeriketa Bazkunako kideek taldekide izandako Oihane Mateos Oria omentzeko ekitaldia antolatu dute. Igandean izango da, hilak 22, 11:30etik aurrera, Usabal kiroldegiko igerilekuan. Oihane Igarondoko igerilaria izan zen, eta gerora, baita entrenatzailea ere. Txikitatik izan zuen igeriketarekiko lotura estua, eta azken urteotan Tolosaldea Igeriketa Master taldeko kide ere izan zen. Ekitaldia irekia izango da eta harmailetako ateak zabalik egongo dira. «Emozioz, oroitzapenez eta elkartasunez beteriko eguna izango da. Igeriketa eta kirola izango ditugu Oihaneri omenaldia egiteko eta haren oroimena bizirik mantentzeko».