Argazki transfer ikastaroa antolatu dute

Tolosaldeko Ataria

Lau saio izango dira eta 15 euro ordaindu behar dira. Ura Iturralde argazkilariak eskainiko du. 

Argazki transfer ikastaroa antolatu dute Ibarran, hau da, mugikorrarekin argazkiak atera, editatu eta hainbat gainazaletan (egurra, harria edo oihala) transferitzen ikasteko tailerra. Saioak abenduaren 22an, 28an, 29an, eta 30ean izango dira Ttontto lokalean 17:00etatik 20:00etara, eta 15 euro ordaindu behar dira. Ura Iturralde argazkilaria izango da irakaslea. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!