Lauburuk Rafa Usin omendu du

Josu Artutxa Dorronsoro

Larunbatean, ligako partida hasi aurretik, omenaldia egin zion Lauburu KE Ibarrak azken bi denboraldi historikoetan taldeko jokalari izan den Rafa Usin madrildarrari.

Iker Bolintxonek agurra dantzatu zion eta Juan Pablo Zubelzu klubeko lehendakariak txapela jarri zion; Vulcanizados Ruiz Tafa taldeak ere opari bat eman zion. Usinek zortzi taldetan jokatu du, besteak beste Iruñeko Xotan eta Bartzelonan, eta Europako txapeldun izan zen 2012an eta 2016an.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!