Ibarrako kiroldegiko teilatuan hainbat zulo aurkitu dituzte

Ur-sarrera berriak antzeman dituzte kiroldegiko kantxan, eta teilatuaren egoera aztertzeko ikuskapen-lanak egin ditu Ibarrako Udalak. Kalteak harrikadek eragin dituztela dirudi.

Azken egunotan, Ibarrako kiroldegiko kantxan ur-sarrera berriak antzeman dituzte, nahiz eta euririk askorik egin ez duen. Egoera horren aurrean, teilatuaren egoera aztertzeko ikuskapen-lanak egin ditu Ibarrako Udalak, eta hainbat zulo aurkitu dituzte estalkian.

Zuloen tamaina eta ezaugarriak ikusita, harrikaden ondorioz sortutakoak direla dirudi. Kalte horiek kezka berezia eragin dute udalean, «kiroldegiko instalazioen egoera eta segurtasuna bermatzea lehentasunezkoa baita».

Udalak gogora ekarri du kiroldegiko teilatua 2023an eraberritu zela, 436.833 euroko inbertsioarekin. «Lan horiek herritar guztien diruarekin finantzatutako azpiegitura publiko bat hobetzeko egin ziren, eta haren mantentze-lanak zein konponketak ere baliabide publikoekin ordaintzen dira».

Instalakuntza publikoak guztionak direla eta guztion ardura zaintzea dela azpimarratu du udalak. Horregatik, instalazio publikoak errespetuz eta arduraz erabiltzeko deia egin die herritar guztiei, guztion artean azpiegiturak egoera onean mantendu ahal izateko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!