Kintoen jaia ospatuko dute larunbatean, Ibarran

Larunbatean, 'Betiko Gaztetasuna' lelopean egingo dute 1934 eta 1964 urte bitartean jaiotakoak festa Ibarran. Topaketa plazan hasi eta Izaskunen egingo den bazkariarekin amaituko da.

Adiskidetasuna, oroitzapenak eta jai-giroa ardatz dituen festaz gozatzeko aukera izango dute ibartarrek larunbatean. Izan ere, Betiko Gaztetasuna lelopean, 1934 eta 1964 urteen artean jaiotako kintoen jaia ospatuko dute.

Herriko plazan elkartuko dira parte hartzaile guztiak, 12:00etan, egun osoko egitarauari hasiera emanez. Bertan, 13:00etan, talde-argazkia aterako dute, eta ondoren, 14:00etan, Izaskunera igoko dira autobusez, bazkariaz gozatzeko. Bazkariaren ostean, jaiak aurrera jarraituko du DJ saioarekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!