Ez diote beldurrik gauari

Eskualdeko hainbat eta hainbat herritan Gau Beltzaren harirako askotariko jarduerak ari dira egiten. Ibarran taloak prestatzen aritu dira gaztetxoak, eta haurrek, berriz, kalabazak husteko eta kandelak egiteko tailerra izan dute.

Gau Beltza edo Arimen Gaua ospatzen ari dira gaur Tolosaldeko hainbat eta hainbat herritan. Ospakizunari jarraiki, askotariko jarduerak prestatu dituzte, eta Ibarran gaztetxoek taloak prestatu bitartean, kalabazak husteko eta kandelak egiteko tailerra izan dute txikienek.

Bateko eta besteko mozorro, gozokiak biltzen ere aritu dira hainbat, eta eskualdeko beste hainbat herritan ere askotariko jarduerak prestatu dituzte, horien artean, beldurrak erretzea, aurpegiak margotzea, Puska Biltzea eta beldurraren ibilbideak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!