Dorronsoro eta Markinez izan dira azkarrenak

Gaur arratsaldean jokatu dute Ibarrako mendi duatloia. Gizonezkoetan Eneko Dorronsoro izan da lehena helmuga zeharkatzen; emakumezkoetan, berriz, Ainhoa Markinezek irabazi du.

Eguraldia lagun jokatu dute gaur arratsaldean XVI. Ibarrako Piparra Mendi Duatloia. Banaka zein bikoteka aritu dira lehian, eta, lehenengo 5,6 kilometro (178m+) korrika egin dituzte; ondoren, 14,1 kilometro (436m+) bizikletarekin; eta azkenik, 1,8 kilometroko (56m+) korrikaldia egin dute.

Gizonezkoetan Eneko Dorronsoro izan da azkarrena, eta haren atzetik helmugaratu dira hurrenez hurren, Aitor Sansebastian eta Pello Olaberria. Lehen ibartarra, berriz, Beñat Doiarzabal izan da —sailkapen orokorrean, seigarren—. Emakumezkoetan, berriz, Ainhoa Markinezek irabazi du, bigarrena izan da Izarne Maioz, eta hirugarren postua Maitane Garmendia ibartarrak lortu du.

Banakako lehiaketaz gain, bi bikote mota ere izan dira: mistoak eta ez mistoak. Ez mistoetan Unai Altuna eta Haritz Artano izan dira azkarrenak; eta haien atzetik iritsi dira Alberto Gomez del Riok eta Eneko Gonzalezek osatutako bikoa, eta Andoni Guridi eta Aitor Urizar bikotea. Mistoetan, berriz, Ainhoa Arrutik eta Mattin Sanzberrok egin dute denborarik onena, eta hurrenez hurren iritsi dira Ane Galarzak eta Enaitz Rotetak osatutako bikotea, eta Libe zein Emaitz Artola bikotea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!