Belabietako oinarrizko jubenilak hirugarren, Gipuzkoako Txapelketan

Tolosaldeko Ataria

Astelehenean Azkoitiko Elkargunean jokatutako txapelketan hirugarren izan zen Ibarrako kirol klubeko taldea; bestalde, gogorarazi dute zabalik dela 2026-2027 denboraldirako izen-ematea.

Gimnastikako Belabieta Kirol Klubeko oinarrizko jubenil taldeak bi txapelketetan parte hartu zuen joan den asteburuan. Urriaren 10ean, bederatzigarren izan zen Zaragozan ospatutako nazio mailako El Pilar torneoan. Hilaren 12an, berriz, hirugarren izan zen Azkoitiko Elkargunean jokatutako Gipuzkoako Txapelketan, eta, ondorioz, brontzezko domina jantzi zuten gimnastek.

Gimnasta berriak

Bestalde, Belabietak alebin mailako taldea osatu nahi du, eta deialdia zabaldu die gimnastika probatzeko nahia duten 2015ean eta 2016an jaiotako haurrei. «Esperientzia ez da beharrezkoa, nahikoa da gogoa izatea», adierazi dute.

Azkenik, aipatu, Ibarrako klubak 2026-2027 denboraldirako inskripzioa zabaldu duela. Nahi duenak, gimnastika eta balleta egiteko aukera dauka. Klubarekin harremanetan jartzeko, 621 022 105 telefonora deitu edo belabietagimnasia@gmail.com helbidera mezua bidali behar da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!