Saneamendu-sareak bideratzeako lanak egingo dituzte Ibarran, urriaren 14tik aurrera

Tolosaldeko Ataria

Euskal Herria kaleko 13-17 kaleko atzealdean egingo dituzte lanak.

Urriaren 14an, asteazkenean, saneamendu-sarea bide publikotik bideratzeko lanak egingo dituzte Euskal Herria kaleko 13-17 zenbakien atzealdean. Obrek iraun bitartean ezingo da eremu horretan aparkatu, ezta garajeetara sartu-irtenak egin ere. Era berean, ezingo da eremu horretatik Julian Gaiarre auzora sartu.

Lanek dirauten bitartean, ibilgailuak San Inazioko bidegurutzearen aurrean, Zumardiaundiaren ondoko eremuan, aparkatu ahal izango dira. Udalak bizilagunei eskatu die murrizketak kontuan hartzeko eta, sortu daitezkeen eragozpenen jakitun izanik, beren laguntza eta ulermena eskatu dizkie.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!