Larunbatean, Ibarrako Bidetxur taldeak antolatuta, III. Enduro Jaitsiera jokatu zen. Mendiko bizikleta zaleek kirola eta festa giroa uztartu zituen hitzordu berezia izan zuten, eta bi jaitsiera izan ziren, Leaburutik eta Izaskun auzotik bana: 4,3 eta 3 kilometrokoak.
Bi kategoria izan ziren, eta honakoak izan ziren sailkapenak:
Ebike (bizikleta elektrikoa):
- Onat Sukia
- Sergio Martin eta Xabier Arrillaga (berdinketa)
Muskularra:
- Juanjo Esnaola
- Ekhi Munduate
- Markel Eizagirre
Lasterketen aurretik, arratsaldean, ginkana bat egin zuten haurrentzat herriko plazan. Antolatzaileek nabarmendu dute haur ugari joan zela. «Giro bikaina izan genuen», esan du Iker Gibelalde Bidetxur taldeko kideak.