Euskara ikasten sustatzeko dirulaguntza eskaera aurkezteko epea zabaldu du Ibarrako Udalak

Tolosaldeko Ataria

Ibarrako Udalak 2025-2026 ikasturtean zehar euskaltegi edo barnetegiren batean euskara ikasten edo hobetzen aritu diren herritarrentzat dirulaguntza eskaera zabaldu du, eta hilaren 23a arte eman ahalko da izena.

Dirulaguntza honen helburua Ibarrako bizilagunei ikasturteko matrikula ordaintzea eta euskara ikastea sustatzea da. Onuradunek Ibarrako udalerrian erroldatuta egon beharko dute, dirulaguntza xede den ikastaroak irauten duen bitartean eta ikastaroko orduen %85 bete beharko dituzte, gutxienez.

Urriaren 23a arte egin ahalko da eskaera udaletxean, astelehenetik ostiralera 08:00etatik 14:00ak bitartean, edo Ibarrako Udalaren egoitza elektronikoan. Informazio gehiago Ibarra.eus webgunean lor daiteke.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!