Ibarrako Udalak kultur lantegi ugari antolatu ditu aurten ikasturterako. Hala, herritarrek diziplina artistiko ezberdinetan murgiltzeko aukera izango dute, ezagutza eta gaitasun ezberdinen garapena ahalbidetzeko helburuarekin. Dagoeneko izen-ematea zabaldi da, eta hilaren 28a arte egongo da zabalik.
Ikastaroak urritik ekainera arteko iraupena izango dute eta ikasturte amaieran lantegietan egindako lanekin osatutako erakusketa antolatuko dute kultur etxean bertan. Ibarrako kultur etxean eman behar da izena, dagokion matrikula orria bertan izapidetu eta entregatu ondoren. Kultur etxeko ordutegia honakoa da: astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara egongo da zabalik. Informazio gehiago 943 67 03 99 telefono zenbakira deituta edo Ibarra.eus webgunean lor daiteke.
Hona hemen aurtengo ikasturteko eskaintza:
- Ehoziriak, patchwork eta bainikak: asteartea, 15:30-17:30 / 17:30-19:30 (126 euro / lehen edo bigarren lau hilekoa 63 euro)
- Altzariak berritzea eta aldatzea: astelehena eta asteazkena, 18:00-20:00 (252 euro / lehen edo bigarren lau hilekoa 126 euro)
- Pintura: astearte eta osteguna, 16:00-18:00 (252 euro / lehen edo bigarren lau hilekoa 126 euro)
- Egur taila: astearte eta osteguna, 18:00-20:00 (252 euro / lehen edo bigarren lau hilekoa 126 euro)
- Eskulanak: astelehena eta asteazkena, 17:30-19:30 (252 euro / lehen edo bigarren lau hilekoa 126 euro)
- Tai-chi II (sakontzea): asteartea eta ostirala, 09:30-10:30 (126 euro / lehen edo bigarren lau hilekoa 63 euro)
- Tai-chi I (hastapena): asteartea eta ostirala, 10:30-11:30 (126 euro / lehen edo bigarren lau hilekoa 63 euro)
- Osagarrien tailerra (poltsak, motxilak, koleteroak, nezeserrak...): astelehena eta osteguna, 10:00-12:00 / 16:00-18:00 (126 euro / lehen edo bigarren lau hilekoa 63 euro)