Jubilatuentzako idazketa tailerra egingo dute Ibarran

Tolosaldeko Ataria

Ikastaroa urritik apirila edo maiatzera bitartean egingo da, hiru astez behin; interesatuta dauden herritarrek urriaren 2a baino lehen eman beharko dute izena, udaletxera deituta.

Jubilatuentzako idazketa tailerra antolatu du Ibarrako Udalak, Joxe Mari Iturralde idazleak zuzenduta. Ikastaroa urritik apirila edo maiatzera bitartean egingo da, hiru astez behin saio bat eskainiz, 17:00etatik 19:00etara.

Dagoeneko izen-ematea zabalik da eta interesatuta dauden herritarrek urriaren 2a arte izango dute horretarako aukera, udaletxeko telefono zenbakira (943 671 138) deituta. Informazio gehiago jasotzeko telefono zenbaki berdinera deituta lor daiteke.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!