Bestalde, egun berean, Ibarran Kirolaren Eguna ospatu zen eta bertan kirol gune batean parte hartu zuten Belabietako kideek: «Neska-mutil ugari gerturatu ziren gimnasia egitera eta pozik gelditu ginen jendearen interesarekin».
Azkenik, Belabieta Kirol klubak 2026/2027 denboraldirako inskripzioa zabaldu du. Bai gimnasia eta bai balleta egiteko aukera dago bertan. Eurekin harremanetan jartzeko 621 022 105 telefonora deitu daiteke, edo belabietagimnasia@gmail.com helbide elektronikoaren bidez.
