Bonuen kanpaina berria abiaraziko dute Ibarran

Ataria Ataria

Ibarrako Merkatarien Elkarteak antolatu du udalaren laguntzarekin, eta salmenta datorren astelehenean, irailak 21, 19:00etan hasiko da Euskal Herria kaleko 12. zenbakian.

Ekimen honen helburu nagusia tokiko ekonomia suspertzea da, kontsumitzaileei zuzeneko abantaila ekonomikoa eskainiz. Hala, erosleek 20 euro ordainduko dituzte bonu bakoitzeko eta bonu horiekin 30 euroko erosketak egin ahalko dituzte elkarteko dendetan. Horrek esan nahi du pertsona bakoitzak 10 euro doan lortu ditzakeela.

Bonuak herritar gehienengana irits daitezen eta banaketa bidezkoa izan dadin, antolakuntzak baldintza zehatz hauek ezarri ditu salmentarako: batetik, NAN bakoitzeko bonu bakarra eskuratu ahal izango da, eta, bestetik, pertsona bakoitzak, gehienez, 2 NAN aurkeztu ditzake –berea eta beste pertsona batena– erosketa bakoitzean.

Bonuak mugatuak dira –200– eta agortu arte egongo dira salgai. Antolakuntzatik herritarrei dei egin diete salmenta puntura garaiz hurbil daitezen, ekimen honek aurreko edizioetan izan duen arrakasta ikusita.

Honetarako herriko hainbat sektoretako 18 establezimendu elkartu dira. Bonuak denda hauetan guztietan gastatu ahal izango dira azaroaren 29ra arte:

  • Karlatz Garagardotegia (Euskal Herria, 6)
  • Maivision Optika (Euskal Herria, 7)
  • Bikoitz Arrandegia (Euskal Herria, 7)
  • Oramahai Okindegia (Euskal Herria, 8)
  • Maial Estetika (Euskal Herria, 12)
  • Laos Ilepaindegia (Euskal Herria, 12)
  • Ekin Fisioterapia Zentrua (Euskal Herria, 13)
  • Joxe Mari Barriola Harategia (Euskal Herria, 13)
  • Oreka Belardenda (Euskal Herria, 17)
  • Elduaran Hortz Klinika (Euskal Herria, 28)
  • Uranga Harategia (Euskal Herria, 41)
  • Ibarburu Janaridenda - Coviran (Euskal Herria, 51)
  • Errazkin Artola Harategia (Euskal Herria, 53)
  • Goxobi (Ibai Gain, 2)
  • Eguzkilore Taberna (San Bartolome, 5)
  • Tarukutraku (San Inazio Auzoa, 4)
  • J.B. Barriola Harategia (San Inazio Auzoa, 59)
  • Kiribil Ileapaindegia (Uzturre, 3)

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!