Azkueko auzotarrak festan murgilduko dira. Izan ere, datorren larunbatean, irailaren 26an, Azku Eguna ospatuko dute, hamargarrenez. Goizeko 12:00etan txupinazoak emango dio hasiera jaiari. Suziria biribilgunean botako dute eta segidan, bertako musikariekin kalejira egingo dute Azkuko plazarantz. Bertan, Gaztezulok antolatutako haur jolasak, toka lehiaketa eta pintxo-potea izango da, 12:30ean.
Jarraian, 14:00ak aldera auzoko bazkaria egingo da. Bazkarirako txartelak Azkue okindegian salgai daude jada, 14 eurotan, eta adin txikikoen kasuan 7 euroren truke. Bazkarira joan behar dutenek bere platerak, kubiertoak eta edalontziak eraman beharko dituzte etxetik.
Arratsaldean, 16:00etan bingo saio herrikoia antolatuko dute, eta horren ostean, gaztetxoentzako Kidam magoaren ikuskizuna egongo da 17:00etan. Ondoren, iluntzeko 19:00etan Deiedra taldearen kontzertua izango da. Amaitzeko, 20:30etatik aurrera, zezen suzkoa izango da.