Ikasturte berriarekin eskaintza zabaldu dute Belabieta kiroldegian, eta irailaren 28tik aurre kirol ikastaro ugari izango dira aukeran. Hona hemen aurtengo eskaintza:
- Yoga. Astelehenetan eta asteazkenetan, 10:45etatik 12:05ra.
- HIIT. Astelehenetan eta asteazkenetan, 20:00etatik 20:50ra.
- Zirkuitu entrenamendua. Asteartetan eta ostegunetan, 19:00etatik 19:50ra.
- Tonifikazioa. Astelehenetan eta asteazkenetan, 18:00etatik 18:50ra edo 19:00etatik 19:50ra.
- Sasoian. Astelehenetan eta asteazkenetan edo asteartetan eta ostegunetan, 09:00etatik 09:50ra.
- Gimnasia funtzionala. Asteartetan eta ostegunetan, 11:00etatik 11:50ra edo 16:30etatik 17:20ra.
Irailaren 23a arte egongo da izena emateko aukera kiroldegian bertan. Ikastaroen prezioei hobariak aplikatuko zaizkie, aurreko ekitaldiko zerga aitorpenaren oinarri likidagarriaren arabera. Informazio gehiagorako 943 671 544 zenbakira deituta edo kiroldegiabelabieta@gmail.com helbidera idatzita lor daiteke.