Aurten ere material berrerabilgarriarekin sortutako Eguberritako pinua eraikiko dute Ibarran, eta horretarako, material bilketa egiten ari dira egunotan. Ekimenean parte hartzeko interesa duten herritarrek erabiltzen ez duten arropa bakeroa utzi beharko dute udaletxean, 09:00etatik 14:00etara.