Euskarazko idazketa ikastaroan izen-ematea zabalik da

Ikastaroa urritik maiatzera bitartean egingo da, hiru astez behin, ostegunetan, 18:00etatik 20:00etara, Ibarrako Txontxoko lokalean; interesatuta dauden herritarrek irailaren 25a arte izango dute izena emateko aukera, udalera deituta.

Euskaraz idazteko, pentsatzeko eta irakurtzeko gaitasunak lantzeko ikastaroa antolatu du Ibarrako Udalak, euskararen erabilera eta presentzia bizitzako eguneroko hainbat arlotan sustatzeko helburuarekin. Ikastaroa doakoa izango da, eta Joxe Mari Iturralde idazlea izango da irakaslea. 

Ikastaroa urritik maiatzera bitartean egingo da, hiru astez behin saio bat eskainiz, guztira 20 orduko iraupenarekin. Saioak ostegunetan egingo dira, 18:00etatik 20:00etara, Txontxoko lokalean. 

Dagoeneko izen-ematea zabalik da eta interesatuta dauden herritarrek irailaren 25a arte izango dute horretarako aukera, udaleko telefono zenbakira (943 671 138) deituta. Informazio gehiago jasotzeko telefono zenbaki berdinera deituta lor daiteke.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!