Azken kilometroetako ibilbidea benetan gogorra izan da, eta Uzturpe Ikastolaren parean zegoen helmuga ondotik bi aldiz pasatu dira. Lehenengoan, helmuga ezkerretan utzi eta Etxezarreta aldeko malda gogorrak igo dituzte. Etxarri Aranazeko gaztea izan da azkarrena bigarren igoera hortan, Eritz Atxega lazkaotarrari 7 segundoko aldea ateraz. Hirugarren postuan Lekarozko Ioritz Barberena sailkatu da, 36 segundora.
Azpimarratzekoa nesken lasterketan gertatu dena izan da. Maite Urteaga zumaiarra izan da azkarrena, baina sailkapen osoa kontuan hartuta, 16. postuan sartu da helmugara, 2.52ko aldea bakarrik galduz. Maila ikusgarria eskaini du, beraz, Urteagak.
Mendiko sailkapena Ekai Erdoziak eraman du, eta taldekakoa Goierriko Ampo-k.