Ibarrako jaiak 2026

Txikienek ere ederki jotzen dute danborra

San Bartolome eguna ospatzen ari dira Ibarrako jaietan. Haurrak kalera irten dira danborra jotzera goizean. Eurekin ziren Oporrak Bakean ekimenari esker eskualdera iritsi diren haur sahararrak.

Arratsaldeko egitaraua:
  •  18:00. Ibarrako erraldoien konpartsa, San Bartolome plazatik Azkue auzora.  
  • 18:30. Bertsolarien emanaldia: Oihana Iguaran Barandiaran, Eki Mateorena Zozaia, Unai Mendizabal Jauregi, Nerea Ibarzabal Salegi eta Julio Soto Ezkurdia, Emeterio Arrese parkean. Gai-jartzailea: Ane Zubia Aranalde  
  • 20:00. Me vale madre taldearen emanaldia, San Bartolome plazan.  
  • 22:30. Zezensuzkoa, San Bartolome plazan.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!