Ibarrako jaiak 2026

Goiza behintzat ez da hain txarra izan Ibarrako jaietan

Hauspoa Kultur Elkartearen eskutik Gaur egun txarra izango da, edo ez! kale-antzerkia egin dute herritarrek. Ibarrako puntu desberdinetan aritu dira antzezlana aurrera ateratzen, eguzkiak bete-betean ematen zuela. Meritu handia antzezle zein ikusleena. 

Arratsaldeko egitaraua:
  •  14:30. Txekor-jatea, Emeterio Arrese parkean, Sendi-Ekintza elkartearen eskutik.  
  • 15:30-19:30. Haur eta nerabeentzat ur-parkea. Uzturpe ikastolako patioan.  
  • 19:00. San Bartolome bezperako kanpai-jotzea eta salbea, San Bartolome elizan.  
  • 20:00. Hamaikua Alurr dantza taldearen emanaldia, San Bartolome plazan.  
  • 21:30. Xaibor diskofesta, Emeterio Arrese parkean.  
  • 22:30. Zezensuzkoa, Emeterio Arrese parkean.
  • 22:45. DJ Andoniren emanaldia, Txumitxa atzealdeko plazan.  
  • 23:30. Ahantzi taldearen emanaldia, San Bartolome plazan. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!