Ibarrako jaiak 2026

Ibarrako San Bartolome jaietan trafiko mozketak eta erregulazioak izango dira

San Bartolome jaiak direla eta, Ibarrako Udalak trafikoan egingo diren mozketen eta erregulazioen berri eman du. Abuztuaren 21etik 25era hainbat ekitaldik eragina izango dute Euskal Herria kalean eta, ondorioz, ibilgailuen zirkulazioa une jakinetan mugatuko da.

Hona hemen egunez egun aurreikusitako trafiko mozketak eta erregulazioak:

  • Abuztuak 21, ostirala
    Erraldoien eta buruhandien konpartsa dela eta, Euskal Herria kalean trafikoa 12:15etik 14:15era moztuko edo erregulatuko da.
  • Abuztuak 22, larunbata
    Helduen danborrada dela eta, Euskal Herria kalean trafikoa 19:00etatik 21:30era erregulatuko da.
  • Abuztuak 23, igandea
    Kale-antzerkia dela eta, Euskal Herria kalean trafikoan eragina izango da 12:00etatik 12:30era.
  • Abuztuak 24, astelehena
    Haurren danborrada dela eta, Euskal Herria kalean trafikoa 11:30etik 12:30era moztuko edo erregulatuko da.
  • Abuztuak 25, asteartea
    Kuadrillen kalejira dela eta, bi trafiko erregulazio egingo dira: lehenengoa 13:00etatik 14:30era eta bigarrena 18:30etik 20:30era. Egun berean, Piparraren erreketa dela eta, beste trafiko erregulazio bat izango da 24:00etatik 00:15era.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!