Ibarrako jaiak 2026

Ibarrako Gazte Asanbladak San Bartolome jaietarako antolatutako egitaraua aurkeztu du

Abuztuaren 21etik 25era ospatuko dituzte festak herrian, baita gaztetxean ere, eta hainbat ekintza antolatu dituzte. Hilaren 21erako V. Gazte Eguna antolatu dute, eta 24an afaria izango da gaztetxean. Egun horretan izan ezik, gainerakoetan bingoa egingo dute.

San Bartolome jaietarako Ibarrako Gazte Asanbladak antolatutako egitaraua:

  • Abuztuak 21, ostirala, V. Gazte Eguna
    • 13:31. Brindisa eta txupinazoa, gaztetxean.
    • 14:33. Bazkaria Emeterio Arrese plazan.
    • 16:36. Mihiluze.
    • 19:29. Txaranga bartoleroa, Euskal Herria kaletik abiatuta.
    • 22:02. Kontzertuak: Mr Luken, Jagoba eta Lilith Selektah.
  • Abuztuak 22, larunbata
    • 1:01. Kontzertuak gaztetxean: Kumbialari eta DJ Mali.
  • Abuztuak 23, igandea
    • 18:08. Karropoteo musikatua. Emeterio Arrese plazatik San Bartolome plazara.
    • 23:03. DJ gaua: DJ Kaskel eta DJ Habibi.
  • Abuztuak 24, astelehena
    • 21:02. Afaria gaztetxean. Afal ondoren, mahai-jolasak eta karta-jokoak.
  • Abuztuak 25, asteartea
    • 19:31. Karaokea.
    • 1:03. DJ Euzkolabel.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!