2026/08/21 09:30 - 23:59
09:30. 5-12 urte bitarteko haur eta gazteen toka eta bola txapelketa, Ibarra Kirol Elkartearen eskutik, Emeterio Arrese parkean.
11:30. XXXVI. San Bartolome bozeto-lehiaketako eta IX. Diseinu lehiaketako sari-banaketa, San Bartolome plazan.
11:45. Gazte kuadrillak plazan elkartuko dira.
12:00. Jaien hasiera: Suziri jaurtiketa Gaztezuloren eskutik.
Jarraian. Ibarrako, Anoetako eta Irurako buruhandi eta erraldoien konpartsarekin batera, gazte kuadrillen kalejira herrian barrena.
14:00. Gazte kuadrillen bazkaria, San Bartolome plazan, herriko gurasoek prestatuta.
14:30. Gazte eguneko bazkaria, Emeterio Arrese parkean, Ibarrako Gazte Asanbladaren eskutik.
16:00. Haur eta gazteentzako jolasak, Txiribitu Astialdi taldearen eskutik, San Bartolome plazan.
16:30. Toka eta bola txapelketak, Ibarra Kirol Elkartearen eskutik, Emeterio Arrese parkean.
18:00. Sokadun bigantxak 16 urtetik gorakoentzat, Beheko Bideko zelaian.
19:30. Txaranga bartoleroarekin kalejira herrian zehar, Ibarrako Gazte Asanbladaren eskutik.
21:00. Herri-afaria, San Bartolome plazan.
21:30. Goazen euskaraokera haur eta gazteentzat karaoke saioa, Emeterio Arrese parkean.
22:30. Zezensuzkoa, Emeterio Arrese parkean.
00:00. Tapia eta Leturia band taldearen emanaldia, San Bartolome plazan.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?