Kirol arloko diru laguntzak Ibarrako kirol erakundeei eta kirolariei daude bideratuta, aurtengo urtean zehar kirol jarduera puntualak eta ez-arruntak antolatzeagatik edo horietan parte hartzeagatik. Baita Ibarrako udalerriarentzat interesgarriak diren jarduera fisikoa eta kirola sustatzen dutenei ere.
Gizarte arloko diru laguntzak, berriz, erretiratuen elkarteei, genero berdintasun alorrean diharduten elkarteei eta gizarte zerbitzuekin lotutako jarduerak egiten dituzten pertsona eta elkarteei daude bideratuta.
Eskaerak aurkezteko epea zabalik da uztailaren 7ra arte. Informazioa eta dokumentazioa udaleko webguneko dagokion sailean eta eskaera erregistro elektroniko bidez.