Benito Izagirre kultur etxea gaurtik uztailaren 30era arte izango da zabalik, 09:00tatik 14:00etara. Asteazkenetan, berriz, 9:00tatik 16:00ak arte zabalduko dute eta abuztuan itxita egongo da. Belabieta kiroldegiak, berriz, astelehenetik ostiralera, 09:00tatik 13:00etara eta 16:00etatik 21:00etara egongo da zabalik. Larunbatetan, igandeetan eta jai egunetan itxita egongo da. Urteko egutegia eskuragarri egongo da udalaren webguneko kirola sailean.