Gazte Asanbladak antolatutako Gazte Festak ospatzen ari dira asteburu honetan Ibarran. Gaurko eguna 4x4 Futbol Txapelketarekin hasi dute, eta ondoren, antzerkiaren txanda izan da plazan. Bertan, Ibarra Green Capital izendatzea eta Espainiako erregearen etorrera irudikatu dituzte.
Egitaraua
- Ekainak 13, larunbata
- 10:01. 4x4 Futbol Txapelketa, San Inazion.
- 13:12. Gazte antzerkia, plazan.
- 17:03. Alurr dantza taldea, plazan.
- 17:26. Tortilla patata eta txokolatea, plazan.
- 20:31. Barrikotea, plazan.
- 23:01. Las Moskas Trompeteras taldearen kontzertua, plazan.
- 01:32. DJ Maliren emanaldia, Gaztetxean.
- Ekitaldi politikoa.
- Ondoren, Kaparrak taldearen kontzertua plazan, eta gero, belaunaldien arteko lehia.
- 02:31. Bingoa, gaztetxean.
- Ekainak 14, igandea
- 08:32. Gosaria eta T3Tko korrikalariak animatzea.
- 18:02. Mus txapelketa, Gaztetxean.