Ibarrako udako kirol ikastaroetan izena emateko epea zabaldu dute

Ataria 2026ko ekainaren 1a

Ibarrako Belabieta kiroldegian helduentzako kirol ikastaroak antolatu dituzte uda honetarako, eta horietan izena emateko azken eguna ekainaren 19a izango da.

Ekainaren 29tik uztailaren 30era egingo dituzte helduentzako udako kirol ikastaroak. Hona hemen aurtengo eskaintza:

  • Hirugarren adina. Astearte eta ostegunetan, 09:00-09:50.
  • HIIT. Astearte eta ostegunetan, 10:00-10:50.
  • Gimnasia funtzionala. Astearte eta asteazkenetan, 16:30-17:20.
  • Zumba. Astearte eta asteazkenetan, 17:30-18:20.
  • Tonifikazioa. Astearte eta asteazkenetan, 18:30-19:20.

Horietan izena emateko azken eguna ekainaren 19a izango da. Bazkideek 36 euro ordaindu beharko dituzte eta bazkide ez direnek 47 euro.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!