Ibarrako Udalak herriko bihotz-babesa indartu du

Ataria 2026ko ekainaren 1a

Bihar doako formazioa egingo dute, 10:00etatik 12:00etara, Txontxo lokalean, bihotz-biriketako suspertzea eta desfribiladorearen erabilera modu praktikoan ikasteko.

Ibarrako Udalak, Bexen Cardiorekin elkarlanean, herriko bihotz-babesa indartzen jarraitzen du, sei desfibriladorerekin –osasun zentroan, haurtzaindegian, kultur etxean, udaletxean, Gaztezulon eta Izaskun auzoan aurki daitezke– eta boluntario-sare batekin. Horretarako, doako formazioak eskainiko ditu, bihotz-biriketako suspertzea eta desfibriladorearen erabilera modu praktikoan ikasteko. Bihar egingo dute lehena, 10:00etatik 12:00etara, Txotxo lokaleko hirugarren gelan.

Aurretik eman beharko da izena, eta oraindik horretarako aukera dago, 943 67 11 38 zenbakira deituta edo triptikoan agertzen den QR kodearen bitartez. Triptikoak eskura daude udaletxean, kultur etxean, osasun zentroan, Gaztezulon, kiroldegian eta Bizi Nahi lokalean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!