Belabieta alde, baina ezin

Ataria 2026ko maiatzaren 30a

4-4ko berdinketarekin amaitu da CMO Valves Lauburu Ibarra eta Xerez DFCren arteko norgehiagoka. Lauburuk ezin izan du mendean hartu Xerez taldea.

Bigarren mailako igoerako bueltako partida lehiatu da gaur Ibarrako Belabietan, 18:30ean hasita. CMO Valves Lauburu Ibarra irabaztera kondetatuta zegoen; izan ere, Xerezen kontrako joaneko partidan gol bateko aldea izan zuten; Lauburu Ibarrakoak beraz, puntu bat azpitik. Honenbestez, datorren denboraldian zilarrezko mailan lehiatzeko txartelik ez dute eskuratu gaurkoan ibartarrek.

Belabieta moreturik

Lehen minututik zalegoaren indarra oso presente izan dute CMO Valves Lauburu Ibarrako jokalariek. Harmailak erabat jokalariekin, kantuka, txaloka, oihuka eta denak morez jantzita. Eta hasierako bostekoa prest partidari ekiteko: Marcos, Victor, Raul, Caruso eta Vincenzo.

Golei ordea kosta zaie iristea. 1-0ko markagailua estreinatu du Lauburu Ibarrak Chukyren golarekin. Segidan Xerezekoek bana berdindu dute markagailua. Lauburu Ibarra ordea ez da kikildu eta 2-1ekoa sartu dute berriro moreek. Gutxi iraun du etxekoen pozak; izan ere, segidan berdindu dute urdinek markagailua 2-2koarekin. Eta atsedenaldian berdinduta iritsi dira bi taldeak: 2-2.

Bigarren zatiari Marcos, Victor, Raul, Caruso eta Vincenzo boskoteak ekin dio berriro. Berriro ere aurreratu dira etxekoak: 3-2. Baina Xerezen hirugarren gola, eta horrenbestez, berdinketa iritsi da Belabietara.

Urduritzeko unea iritsi da segidan, Xerezen laugarren golarekin; markagailua beraz 3-4arekin kontrara jarri zaio talde moreari. Hala ere, berdinketa ez da urruti geratu, Carusok 4-4ko berdinketa lortu baitu. Baina azkenean, gol gehiagorik ez da izan, eta lau goleko berdinketarekin amaitu da partida.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!