Tiramisu ikastaroa egingo dute Ibarran

Ataria 2026ko maiatzaren 26a

Ekainaren 9an izango da saioa, 18:00etan, Sendi Ekintza elkartean. Armintz Gorrotxategi sukaldariak gidatuko du saioa, eta dagoeneko izen-ematea zabalik dago.

Hauspoa kultur elkarteak eta Ibarrako Udalak elkarlanean, tiramisu ikastaroa antolatu dute, Armintz Gorrotxategi sukaldariak gidatuta. Ekainaren 9an izango da, 18:00etan, Sendi Ekintza elkartean. Parte hartu nahi dutenek aurretik eman beharko dute izena, Ibarrako kultur etxean eta 5 euro ordainduta. Parte hartzen dutenek, gainera, mantala eraman beharko dutela adierazi dute antolatzaileek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!