Ibarrako gazteak festan murgilduko dira

Ataria 2026ko maiatzaren 19a

Ibarrako Gazte Asanbladak, ohi moduan, Gazte Festak antolatu ditu. Ekainaren 11tik 14ra bitartean ospatuko dituzte, eta horretarako, egitarau zabala prestatu dute.

Suziria lehertuz abiatuko dituzte Gazte Festak Ibarran, eta lau egunetan zehar denetariko ekintzak izango dituzte aukeran; dastaketak, emanaldiak, lehiaketak eta musika, besteak beste.

Ekainaren 12an, ostiralean, gazte afaria egingo dute plazan, eta tiketak salgai izango dira Zubiaurre edo Atari tabernetan. Ekainaren 13an, larunbatean, barrikotea egingo dute plazan, eta DBH3ko ikasleak ogitartekoak saltzen egongo dira, baina horiek aurretik eskatu beharko dira 747457194 zenbakira idatzita. Ekainaren 14an, igandean, egingo den mus txapelketan ere aurretik eman beharko da izena, Zubiaurre edo Atari tabernetan.

EGITARAUA

  • Ekainak 11, osteguna
    • 18:31. Mural margotzea.
    • 19:01. Txupinazoa.
    • Ondoren, pintxo-poteoa, Gaztetxean.

  • Ekainak 12, ostirala
    • 17:01. Pilota ikuskizuna, Belabieta kiroldegian.
    • 19:33. Sagardo dastaketa, plazan.
    • 21:28. Gazte afaria, plazan.
    • 23:31. Muxutruk taldearen kontzertua, plazan.
    • 00:05. Naxker eta DJ Habibiren emanaldiak, Gaztetxean.
    • 02:31. Bingoa txosnan.

  • Ekainak 13, larunbata
    • 10:01. 4x4 Futbol Txapelketa, San Inazion.
    • 13:12. Gazte antzerkia, plazan.
    • 17:03. Alurr dantza taldea, plazan.
    • 17:26. Tortilla patata eta txokolatea, plazan.
    • 20:31. Barrikotea, plazan.
    • 23:01. Las Moskas Trompeteras taldearen kontzertua, plazan.
    • 01:32. DJ Maliren emanaldia, Gaztetxean.
    • Ekitaldi politikoa. Kaparrak.
    • Ondoren, generazioen arteko lehia, plazan.
    • 02:31. Bingoa, gaztetxean.

  • Ekainak 14, igandea
    • 08:32. Gosaria eta T3Tko korrikalariak animatzea.
    • 18:02. Mus txapelketa, Gaztetxean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!