San Bartolome Eguneko prestaketekin hasiak dira ibartarrak, eta haur danborradan izena emateko aukera zabaldu dute. 3 eta 15 urte bitarteko haurrek izango dute horretarako aukera ekainaren 14a arte, Zubiaurre tabernan edo Oramahai Makiu okindegian. Danborradako kamisetarik ez dutenek izen-emate egunean eskatu eta danborrada egunerako izango dute.