Oporretan Euskaraz udalekuetan izena eman duten haur guztiak onartu ditu Ibarrako Udalak

Ataria 2026ko maiatzaren 19a

Udalekuetako informazio guztia emateko guraso bilera egingo dute ekainaren 8an, 19:00etan, udaletxeko pleno aretoan.

Oporretan Euskaraz udalekuetako izen-emateak aurreikuspen guztiak gainditu ditu Ibarrako Udalaren ustez: «Hasiera batean, haur kopuru bat kanpoan uztea pentsatu bazen ere, epez kanpo eskaera aurkezteagatik, udalak esfortzu bat egin nahi izan du neska-mutil guztiek tokia izan dezaten». Gauzak honela, izena eman duten haur guztiak onartu dira aurtengo udalekuetan, eta horretarako, gurasoekin informazio bilera egingo da. Ekainaren 8an izango da, 19:00etan, udaletxeko pleno aretoan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!