Emeterio Arreseko boleibol zelaia prest dago berriro ere. Ibarrako Udalak, urtero bezala, udaberri garaiarekin batera boleibol zelaia jartzen du, herritarrek eguraldi onaz eta kirolaz disfrutatu dezaten. Aurtengoa ere erabilgarri da dagoeneko. Gainera, laster irekiko dituzte Gaztezulok antolatutako boleibol txapelketarako izen-emateak, eta udalak txapelketan parte hartzera animatu ditu herritarrak.