Larunbatean lehertuko da festa Izaskunen

Ataria 2026ko maiatzaren 18a

Hiru eguneko jaiak antolatu dituzte Ibarrako Izaskun auzoan, eta egitarau zabala antolatu dute aurtengorako.

Ohi moduan, toka txapelketarekin abiatuko dituzte festak, larunbatean, Ibarrako Izaskun auzoan. 16:00etan hasiko da txapelketa, eta horren ostean, beste hainbat jardueraz gozatzeko aukera izango da bertan. Besteak beste, txapel jaurtiketa txapelketa ere egingo dute eta sagardo dastaketa edota haurrentzako jolasak ere izango dira tartean. Joxe Mendizabal eta DJ Mondongok girotuko dute lehen festa eguna.

EGITARAUA

  • Maiatzak 23, larunbata
    • 16:00. Toka txapelketa.
    • 17:30. Txapel-jaurtiketa txapelketa.
    • 18:30. Sagardo dastaketa.
    • 18:30. Haur jolasak.
    • 19:00-21:00. Joxe Mendizabalen emanaldia.
    • 23:00. DJ Mondongoren emanaldia.

  • Maiatzak 24, igandea
    • 12:00. Herri kirolak. Harri-jasotzaileak: Udane Ostolaza eta Jon Gisasola Zelai V. Aizkolariak: Uxue Ansorregi eta Ioritz Gisasola Zelai IV. Esataria: Jesus Gisasola.
    • 14:30. Herri bazkaria Nerea Ibarzabal eta Joanes Illarregi bertsolariekin.
    • 16:00-19:00. Zezen mekanikoa.
    • 18:00. Emakume okerrak musika emanaldia.
    • 19:30. Txaranga bartoleroa.
  • Maiatzak 25, astelehena

    • 10:00. Diana.
    • 11:00. Meza nagusia.
    • 12:00. Hamaiketako herrikoia.
    • 13:00. Bertso saioa Sebastian Lizaso eta Anjel Mari Peñagarikanorekin.
    • 17:30. Alurr dantza taldea.
    • 18:30. Bertso saioa Sebastian Lizaso eta Anjel Mari Peñagarikanorekin.
    • 19:30. Elustondo anai-arrebekin erromeria eta jaien amaiera.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!