Julen Teran eta Irene Lertxundi izan dira azkarrenak

Leyre Carrasco 2026ko maiatzaren 10a

294 korrikalarik parte hartu dute gaur goizean Ibarran ospatu den II. Zazpibide Trail mendi lasterketan, eta helmuga zeharkatzen lehenak eibartarra eta oriotarra izan dira.

Ibarrako Bidetxur Mendi Elkarteak bigarrenez antolatu du Zazpibide Trail mendi lasterketa, eta giro ederrean ospatu dute gainera. Gaur goizean Ibarrako plazatik irten dira korrilariak, eta 15,5 kilometroko luzera eta 653 metroko desnibel metatua izan duen ibilbidea egin behar izan dute. Guztira, 294 parte hartzaile izan dira, iaz baino 48 korrikalari gehiago izan ditu aurtengo probak.

Gizonezkoetan Julen Tena izan da helmuga zeharkatzen lehena, 01:08:38ko denborarekin. Segundo gutxira Eneko Garin billabonatarra iritsi da (01:09:47), eta horren atzetik Iker Eceiza ibartarra (01:09:49).

Emakumezkoen sailkapenean Irune Lertxundik lortu du garaipena garaile, 01:25:02ko denborarekin. Hiru minutuko aldearekin zeharkatu du helmuga Enara Agote berrobitarrak (01:28:03 ), eta hirugarren postuan Leire Mitxelena sailkatu da (01:32:09).

Gauzak honela, helmuga zeharkatzen lehen herritarra Eceiza bera izan da, eta lehen emakumezko herritarra, berriz, Maitane Garmendia. 18 urtez azpiko gaztetxoentzat ere izan dira sariak, eta helmuga zeharkatzen lehenak Unax Hernandez lezoarra eta Naroa Esnaola tolosarra izan dira.

Ikusi sailkapen guztiak Kronoak.com webgunean.

SAILKAPENA

Gizonezkoak

  1.  Julen Tena, 01:08:38
  2. Eneko Garin, 01:09:47
  3. Iker Eceiza, 01:09:49

Emakumezkoak

  1. Irune Lertxundi, 01:25:02
  2. Enara Agote, 01:28:03
  3. Leire Mitxelena, 01:32:09

Lehen herritarrak

  • Iker Eceiza, 01:09:49
  • Maitane Garmendia, 01:33:39

Lehen gazteak

  • Unax Hernandez, 01:27:48
  • Naroa Esnaola, 02:09:35 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!