Askotariko artisauak

Ataria 2026ko maiatzaren 9a

Artisau azoka antolatu dute goizean San Bartolome plazan, eta tailerrak ere izan dira gaztetxoentzat.

Ibarrako Gazte Asanbladak Kultur Astea antolatu du bigarren urtez, eta ostegunean hainbat ekitaldi izan dira. Gaurkoan, eta iazko harrera ona ikusita, artisau azoka jarri dute plazan. Material askotariko 19 postuk osatu dute azoka. Dantzari Txiki Eguna ere bada gaurkoa, eta bi ekimenekin giro polita izan da plazan goizean.

Kultur Astea bihar amaituko da H.Ondora taldeak gaztetxean 18:00etan hasita emango duen kontzertuarekin. Aurretik, gaur ere izango dira ekitaldi gehiago. 21:30ean hasita bertso afaria izango da plazan, Andoni Rekondo, Danel Etxeberria, Janire Arrizabalaga, Mikel Iturrioz eta June Aiestaran bertsolariekin. Eta, gauean, festa giroak gaztetxean jarraituko du, 00:30etik aurrera karaokea eta DJ Mondondoren musika izango baitira.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!