Argindegiartetxe baserri bideko obrak abiatu dituzte

Ataria 2026ko apirilaren 27a

Obraren iraupena bi hilabetekoa izatea espero du udalak, eta denbora horretan pasabidetik igarotzea debekatu du.

Martxan dira Argindegiartetxe baserriaren bideko obrak. Ekaineko euriteek Izaskungo bidean eragindako kalteak konpontzeko asmoz abiatu ditu lanak Ibarrako Udalak. Horretarako, Tesinsa enpresa kontratatu du, Endara ingenieritzak sinatutako proiektuan zehaztutako obrak egin ditzan.

Joan den ostiralean, jarduteko eremua seinalizatu eta makinak eramaten hasi ziren, eta gaur, lanak hasiko dituzte. Obraren iraupena bi hilabetekoa izatea espero du udalak, eta hortaz, denbora horretan bai pertsonek eta bai ibilgailuek pasabidetik igarotzea debekatu ditu udalak. Ibarratik oinez Izaskunera igo nahi dutenek, Elorbe-Izaskun bidea erabili beharko dute.

Udaletik pazientzia eskatu die eragozpenak dituzten pertsonei, eta eskerrak eman dizkie laguntzagatik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!