Aurtengo Elkartasun Kilometroa, Bizipoza elkartearentzat

Ataria 2026ko apirilaren 20a

Uzturpe Ikastolako ikasleek Elkartasun Kilometroa deitzen dioten ekimen solidarioa antolatu dute. Datorren asteartean ospatuko dute, hilak 28an, 15:15etatik 16:30etara.

Aurten ere Uzturpe Ikastolak Elkartasun Kilometroa ekimena egingo du. Datorren asteartean izango da, 15:00etatik aurrera, eta biltzen duten dirua Bizipoza elkartera bideratuko dute. Izan ere, bigarren hiruhileko honetan, LH 6. mailako ikasleek bizi baldintzek ongizatean duten eragina ikertu dute. «Euskaraz elkartasuna sustatu nahi dugu auzolanaren bidez bizipoza nagusitu dadin», azaldu dute. Hain justu, Elkartasun Kilometroarekin bukatuko dute proiektu hori. 

Asteartean 15:15etatik 16:30etara ikasleak plazaren inguruan korrika ariko dira. Horretarako, babesle taulak eman dituzte aurrez, etxeetara, eta babesle horiek eman duten diruaren araberako bueltak emango dituzte korrika. Norbaitek diru ekarpen berezia egin nahiko balu Uzturpe ikastolako idazkaritzara joan edo 943 67 12 99 zenbakira deitu behar du.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!